LLIBRERIA
                PER A
                LLEGIR            
        Cerca avançada
    
                        Dublindarra
                                                                                
                    Dublindarra
                                                                        
                            Alfonso Zapico komikigile asturiarra 3 urtez aritu zen guztiz lanari emana Dublindarra sortzeko; nobela grafikoak James Joyceren bizitza du ardatz, eta hark bizi izandako hainbat pasarte, elkarrizketa, lazeria eta abentura korritzen ditu, XX.
mendeko pertsonaia zinez handi hura taxutuz.
Asmo handiko lan honek Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen 2012an, eta horren osagarri dira La ruta Joyce (Astiberri, 2011) bidaia-kaiera bat, Zapicok idazle handiaren urratsei jarraiki egin zuen dokumentazio-lanaz eta bisitatu zituen hiriez, eta Los pasos encontrados erakusketa aurten ikusgai izan da bai Niemeyer Zentroan bai eta Nafarroako Komikiaren VI.
Azokan ere.
Alfonso Zapicoren kontakizun honek, pasadizo ugari ezagutzera emateaz gain, bidaia liluragarria ere proposatzen digu, irlandar unibertsalak bizitoki izan zituen hirietan barrena: Dublin, Trieste, Paris eta Zürich.
Bidaia horretan egile ospetsu asko agertuko dira, hala nola Henrik Ibsen, W.
B.
Yeats, Ezra Pound, H.
G.
Wells, Bernard Shaw, T.
S.
Eliot, Virginia Woolf, Paul Valéry, Marcel Proust, Ernest Hemingway, Samuel Beckett, Sergei Eisenstein, Henri Matisse, André Gide, Le Corbusier, bai eta Lenin bera ere.
Café Budapest (Astiberri, 2008) fikzioarekin, Zapicok argi utzi zuen ez zela beldur lan konplexuei ekiteko, orduko hartan Palestina eta Israelen arteko gatazka etengabearen hastapenetan oinarritu baitzen.
Joyceren lilurapean erori zen gero, eta, orduan ere, lan-plangintza zehatza jorratu zuen Asturiasko Meatze aldeko komikigileak; hasteko, Europan barrena egin zuen bidaia, eta horrek aukera eman zion zirriborro ugari marrazteko bertatik bertara, eta dokumentazio-lan zorrotza burutzeko, besteak beste, Joyceren bizitza eta lanaren aditu zenbaitekin elkarrizketatu baitzen.
Horri guztiari esker, Dublindarra proiektua obra landu eta jantzi bihurtu zen, eta, azkenik, 2011n argia ikusi zuen.
Orain, Sari Nazionalaren bultzadari esker, jatorrizkoaren 5.
edizioa eta euskarazko lehen bertsioa argitaratu dira.

                        Llegir més
                    
                                Editorial:   Astiberri Ediciones
                            
                                Matèria:
                                                                    
                                        Còmic
                                    
                                 ISBN: 978-84-16251-37-7
                                                            
                                 Idioma: Eusquera
                                                            
                                 Mesures cm: 17 x 24
                                                            
                                 Pàgines: 232
                                                            
                                                                    Estat: Disponible
                                                            
                                    Data d'edició:   04-12-2015
                                
                            0.00€(IVA inclòs)
                        
                                                                                    Sense stock