X
0 Artículos
Cesta
0 Artículos
Reserva. Pago en tienda
0 Artículos

Por el momento, este servicio solo está disponible para recogidas en nuestra tienda de Barcelona. No se realizan reservas para recoger en la librería de Palamós.

Acceder
REGISTRARME EN FINESTRES
LIBRERÍA
PARA
LEER
0
Compartir
Guardar en favoritos
El Autor/a
Gallardo, Miguel
Miguel Gallardo viu i treballa a Barcelona. Col-labora habitualment com a il-lustrador per a
Leer más
María eta biok
María eta biok
Gallardo, Miguel
Twitter
Facebook
Pinterest
E-mail
María eta biok
María eta biok
Gallardo, Miguel

María eta biok obra garrantzitsua da, bai jorratzen duen gaiagatik autismoa, baita alabarekin duen harreman zoriontsua erakusteko Miguel Gallardok erabiltzen duen begirada sotil, sentibera eta jostariagatik ere.
Obra esanguratsua da, katartikoa dudarik gabe, aurrerapauso bat komikigile katalanaren ibilbide luzean, eta horri esker Kataluniako Komikiaren Sari Nazionala eskuratu zuen.
Amaia Hervás haur eta gazteen psikiatra honela mintzo da liburuaz: Autismoa duten umeekin diharduten irakasle, profesional eta gurasoek ondo dakite zein garrantzitsua den egoerak edo ideiak transmititzen dituzten irudi argi eta sintetikoak erabiltzea ume horiekin.
Miguel Gallardo ohituta dago bere alaba Maríarekin irudi bidez komunikatzen, eta liburu honetan horixe konpartitu nahi du irakurleokin gu María bagina bezala, irudien bitartez argi uler dezagun bere mezu soil eta laburra.
Maríaren, bere aitaren eta bere ingurukoen sentsazioak eta emozioak adierazten dituzten irudiz gainezka dago liburu hau.
Miguelek aspaldi daki bere irudi zoragarriek María poztu eta lasaitu egiten dutela, mundu hau ulertzen laguntzen diotela, eta gurekin ere erabili nahi ditu, Maríaren emozioak aitarekikoak, maite dituenekikoak parteka ditzagun.
Maríaren eta bere aitaren opor-bidaiako emozioetan murgiltzen da irakurlea azaltzen du Hervásek.
Bidaiak eguneroko egoerak islatzen ditu, baina protagonistentzat, autismoa duten umeen ehunka familientzat bezalaxe, zailtasun-zipriztinez beteriko abentura bat da; izan ere, gure inguru soziala ez da euren beharretara egokitzen, eta horren adibide ditugu Maríak bidaian aurkitzen dituen zenbait pertsona ez oso ulerberak.
Komikian kontatzen den istorioan oinarriturik, María y yo dokumentala zuzendu zuen Félix Fernández de Castrok gidoia ere berak egin zuen, eta 2010ean estreinatu zen zinemetan.
Leer más
Editorial: Astiberri Ediciones
Materia: Cómic
ISBN: 978-84-15685-81-4
Idioma: Eusquera
Medidas cm: 17 x 24
Páginas: 64
Estado: Disponible
Fecha de edición: 05-12-2014
0.00(IVA incluido)
Sin stock

Otros libros de Gallardo, Miguel